Gaur ekimen polita izan dugu Uribe Kostan. Lau egun arinago, Zegamatik ateratako ardi martxa iritsi da Getxora. Garai baten egiten zuten legez, elurrari ihesi, Urbiako larreetatik itsasaldeko larreetara etortzen ziren.
Artaldea, Barrikatik Getxora hurbildu dira kostaldeko bidetik. Ekimen honen bitartez, gure baserriaren eredua aldarrikatu nahi izan da. Eguraldia alde izan ez arren giro ezin hobea izan dugu. Hemen goizeko argazki batzuk. Gozatu!!!!